Udal kiroldegiaren kudeaketa integralaren lizitazioa zabaldu du Debako Udalak 2025-2028rako

2025ko apirilaren 24aUdal kiroldegiaren kudeaketa integralaren lizitazioa zabaldu du Debako Udalak 2025-2028rako

Zerbitzu desberdinen eskaintza eta udal kiroldegiko instalazioen kudeaketa jasotzen ditu deialdiak. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 12a bitarte egongo da zabalik Euskadiko Kontratazio Publikoko Plataformaren bitartez.

Debako Udalak kiroldegiaren kudeaketa integralerako lizitazio prozesu berri bat ireki du, 2025-2028 urteetarako.  Deialdi honek aurreko lizitazioari eragin zion administrazio-erreklamazio baten ebazpena dela eta, prozedura errepikatzeko beharrari erantzuten dio. Denbora horretan, Abilion enpresak jarraitu du zerbitzua eskaintzen, honen  arduradun gisa.

Lizitazio berri honekin, Udalak, orain arte bezala, kudeaketa eraginkorra eta arreta profesional eta kalitatezkoa bermatu nahi ditu kiroldegiko erabiltzaileentzat, kirol-ingurune osasungarria eta herritar guztientzat irisgarria sustatuz.

Zerbitzuak eta instalazioak
Enpresa esleipenduna honako zerbitzu hauen arduradun izango da:

  1. Kirol jarduerak: Ziklo indoor, pilates (zorua eta reformer), aeropilates, fitboxe eta arte martzialak, H.I.P.T (Krossfit), multifitness, arraun indoorra, dantza, gimnasia gaztea eta hirugarren adinekoa, gimnasia lasaia, K-stretch, total training eta fitness eta kardio aretoetan entrenamenduen plangintza pertsonalizatua emango dira.

  2. Harrera: Erabiltzaileei arreta, sarbideen kudeaketa eta kiroldegia erabiltzeko araudia betetzea.

  3. Komunikazioa eta administrazioa: Kobrantzen eta itzulketen kudeaketa, komunikazioen koordinazioa, sareetako presentzia, informazio-kanpainak, gogobetetze-inkestak eta barne-administrazioa.

  4. Koordinazioa: jardueren eta espazioen antolaketa eta jarraipena, kirol-klubekiko harremana, bilera teknikoetara joatea, obren eta mantentze-lanen jarraipena, giza baliabideen kudeaketa eta energia-eraginkortasuna.

  5. Mantentze-lanak: Kirol-makinak zaintzea, konponketak, garbiketa teknikoa, kirol-guneak mantentzea eta osasun-araudia betetzea.

  6. Kirol-orientazioa (KOZ): Jarduera fisiko pertsonalizatua eskaintzea zentro mediko edo sozialetatik bideratutako pertsonentzat, haien bilakaeraren jarraipena egitea eta hirugarren adinekoena bezalako programekin koordinatzea.

Kontratuak 3 urteko iraupena izango du, urtebetez luzatzeko aukerarekin eta lizitazioaren prezioa 883.187,46 eurokoa da.

Ordutegia eta funtzionamendua

Kiroldegiko ordutegia honakoa izango da: 

  • Astelehena, asteazkena eta ostirala: 08:30 – 12:30 y 15:00 – 21:30

  • Asteartea eta osteguna: 08:30 – 21:30

  • Larunbata: 09:00 – 13:00 y 16:00 – 20:00

  • Igandea eta jai egunak: 09:00 – 13:00

Era berean, kiroldegia itxita egongo da abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1, 5 eta 6an, baita abuztuaren 15etik 22ra bitartean ere (biak barne). 

Proposamenen aurkezpena

Enpresa interesdunek maiatzaren 12ª arte dute beren proposamenak aurkezteko, Euskadiko Kontratazio Publikoko Plataformaren bitartez. Pleguak eta dokumentazio guztia Debako Udalaren kontratatzailearen profilean daude eskuragarri.