Udal Musika eta Dantza eskolan 2023/2024 ikasturterako bajan emateko eta matrikula egiteko epea zabalik

2023ko maiatzaren 5aUdal Musika eta Dantza eskolan 2023/2024 ikasturterako bajan emateko eta matrikula egiteko epea zabalik

2023/2024 ikasturterako Udal Musika eta Dantza eskolan baja emateko epea zabalik dago ekainaren 2ra arte. Izen-ematea, berriz, ekainaren 19ra arte izango da. Data horretatik aurrera ere aukera egongo da,  baina musika-tresna aukeratzeko lehentasuna izango dute 19a baino lehen izen eman dutenek.

2022/2023an eskolako ikasle izan direnek ekainaren 2a baino lehen bajarik idatziz aurkezten ez badute, izen-ematea automatikoki gauzatuko da ikasturte berrirako, 22/23ko ikasgai berberekin. Bajak eta izen-emateak idazkaritzan eta idatziz jasoko dira soilik, horretarako dagoen inprimakia beteta.

Deba Musikal Patronatuaren barne-araudia eguneratu egin da, eta eguneraketa horren baitan, 2023/2024 ikasturtetik aurrera, Musika Hizkuntzako 3 kurtso egin beharko dituzte ikasle berriek musika-tresna baten aukeraketa egin edo jarraitzeko. Gainera, musika-talde bateko partaide izateko (Banda gaztea, banda, trikitixa, txistua, combo eta abar), musika-tresnan izena emanda egoteaz gain, Musika hizkuntzako 4 kurtso egin behar dira.

Kuotak ere eguneratu egin dira.

Informazio gehiago