Udala bidelagun izango da Arbilek hasi behar duen bide berri honetan

2023ko irailaren 22aUdala bidelagun izango da Arbilek hasi behar duen bide berri honetan

Arbil, 1982an Deban sortutako jubilatu eta pentsiodunen elkartea da. Kolektibo horri zuzendutako hainbat jarduera egiteko. Arbilek erretiratuen eta pentsiodunen elkarte izatetik “Adinekoen Gizarte Zentro” izatera igaro nahi du, zahartze aktiboa sustatuz.

Gaur goizean Hirugarren Adineko Zentroan egin da aurkezpena lehenengo pausoak zeintzuk izango diren erakusteko. Arbilen nahia kolektibo hori osatzen duten ahalik eta persona gehienengana iristea da, Deban %24 osatzen dute. Horietako askok “gazteak eta ”aktiboak” dira. Hori dela eta Arbil Debako Udalaren laguntza osos inportantea dela esaten du. Guztion artean, zentoa dinamizatzea, taberna berriro irekitzea etab. Zerbitzu berriak eskaintzen hasiko dira Arbiletik: hitzaldiak, irteerak, tailerrak, ikastaroak…

Isidro Aristi udaleko zinegotzi eta gizarte zerbitzuetako arduraduna udalean parte hartu du aurkezpenean. “Hasi nintzenean lanean berehala konturatu nintzen lan asko dagoela egiteko. Dakizuen bezala asko dago egiteko. Udala eta ni neu bidelagun izango gara Arbilek hasi behar duen bide berri honetan. Elkarlana eta auzolana izan da Euskal Herriaren oinarri, eta honako honetan ere horrela izango da” azaldu du Isidrok.

Junta berri bat eratu da Arbilen hurrengo pertsonak osatzen dutena: Lehendakaria Itziar Diez jarraituko du, lehendakari ordea Itziar Oñederra, idazkaria Maria Luisa Ostolaza, diruzaina Rosa Ostolaza, batzordekideak: Joxerra Larrañaga, Itziar Muga, Enrique Garcia, Ina Aznal, Carlos Zubicaray, Maria Naranjo eta Izaskun Urbizu. Laguntzaileak: Alfredo Tapia, Enrique Salgado, Irene Askasibar, Eladio Cortes eta Agurtza Markuerkiaga.