Udalak Bide Publikoen Inbentarioaren II faseari ekingo dio. Pabimentatu gabeko bideak.

2014ko uztailaren 16aUdalak Bide Publikoen Inbentarioaren II faseari ekingo dio. Pabimentatu gabeko bideak.

Komenigarria da landa zein herriko auzo guztietako bizilagunak edota herritarrak ikerketaren hasieran parte hartzea. Hori dela eta, uztailaren 21ean eta 23an metodologia azaltzeko bilerak egingo dira.

Orain dela gutxi, Debako Bide Publikoen Inbentarioaren lehenengo fasea  amaitu da. Bide pabimentatuen inbentarioa hain zuzen. Orain, Debako Udalak bigarren faseari ekingo dio, Debako oinezko bideak edo pabimentatu gabeko bideak (burdibideak, …), Ondare Publikokoak, zeintzuk diren zehazteko.
Lan hori, SENDO S.L. ingenieritza enpresa adituak burutuko du hurrengo 12 hilabeteetan, ikerketan metodo historiko-geografikoa erabiliz eta herri edo bizilagunen ezinbesteko partaidetzarekin.
Herri honek eta landa auzoek historian zehar izan duten funtsezko bide-sarea berreskuratzea da helburua, bai kultur ondare gisa eta, baita, egungo bide-sare modura ere, aisialdirako zein elkar komunikatzeko erabilia izan dadin
Bide-sarea zehazten joateko, komenigarria litzateke auzokide edota interesatuek euren aportazioak ikerketa prozesuaren hasieran egitea. Hori dela eta, hurrengo bileretan parte hartzeko gonbitea egiten dizue Debako Udalak; bertan, jarraituko den metodologia eta emango diren urratsak azalduko dira:

DEBA

UZTAILAK 21, astelehena, 19:00etan

Udaletxeko Pleno aretoan

ITZIAR

UZTAILAK 23, asteazkena, 20:00etan

Apaiz etxean