Udalak eta Aldundiak bilera izan dute herriko behar kulturalak aztertzeko

2016ko otsailaren 25aUdalak eta Aldundiak bilera izan dute herriko behar kulturalak aztertzeko

Denis Itxaso, Kultura eta Kiroletako Diputatuak eta Pedro Mª Bengoetxea Debako alkateak bilera izan zuten atzo, bertako kirol eta kultur azpiegiturei buruz hitz egiteko. Bileraren ondoren, Aldundiaren laguntzaz berritu den udal polikiroldegia eta agerretxeko arte eskolako eraikina bisitatu dute.