Udalaren eta ABAOren eskutik operara joateko aukera berria urtarrilaren 30ean

2023ko urtarrilaren 13aUdalaren eta ABAOren eskutik operara joateko aukera berria urtarrilaren 30ean

Aurretik egin bezala, ABAOrekin elkarlanean, Udalak aukera emango die debarrei operaz gozatzeko. Oraingoan, urtarrilaren 30ean, 19:30ean, Bilboko Euskaldunan W.A. Mozarten 'COSI FAN TUTE' opera ikusteko da deialdia.

Sarrera autobusarekin 65 euroko izango da, eta erreserba Turismo Bulegoan egin ahal izango da.

Autobusa, autobus geltokitik (estalitako pasealekua) irtengo da 17:30ean.