Udalbatzaren urriko ohiko bilkura

2019ko urriaren 28aUdalbatzaren urriko ohiko bilkura

Urriko udalbatzaren ohiko bilkura hilaren 30ean egingo da, asteazkenez, 19:00etan, Udaletxeko batzar aretoan.

Asteazkenean egingo den batzarraren gai-ordena ikusgai dago webgune honetan. 

Bestetik, Debako udalak jakinarazi nahi die herritarrei, gardentasunaren alde egiten duen hautuari jarraituz, hemendik aurrera aktak argitaratzeaz gain, bileretako bideoak ere argitaratuko dituela. Irailaren 26ko plenoaren akta eta bideoa, hortaz, ikusgai daude.