Udaleku irekietan hezitzaile gisa lan egiteko deialdia
2023ko apirilaren 20aDebako udaleku irekiak Hezten elkarteak kudeatuko ditu aurten, eta bertan hezitzaile moduan lan egiteko hautaketa prozesu bat jarri du martxan. Hautatua izanez gero, udalekuko aurre formazio eta prestaketa egunetan parte hartzeko konpromisoa hartuko du.
Izena emateko honakoa egin behar da:
1. http://lanpoltsa.hezten.eus estekan sartu. Norbere perfilean sartu (profilik ez dutenek berri bat sortu beharko dute), eta datuak eguneratuta daudela ziurtatu (beharrezko agiriak atxiki beharko dira). Baremazioak datu horiekin egingo dira.
2. Lan eskaintza aukeratu: lan eskaintza atalean interesekoa zaien/zaizkien lan eskaintzak aukeratu (datorren asteazkenetik, hilaren 26tik, izango da horretarako aukera).
3. Lan eskaintza aukeratzearekin batera talde elkarrizketa ordua aukeratu (egokitutako leku eta egunean).
Aurretik Hezten-en udalekuetarako talde elkarrizketa burutua eta emaitza mantendu nahi dutenek, AURTEN EZ DUTE TALDE ELKARRIZKETARIK EGIN BEHAR IZANGO, eta aurreko urteko emaitza hartuko zaie kontuan hautaketa prozesuan.
* Hautaketako gainerako urratsak ere lan poltsa aplikazioaren bidez gauzatuko dira.