Udaleku irekietan izen emateko epea maiatzaren 2tik 12ra izango da

2023ko apirilaren 26aUdaleku irekietan izen emateko epea maiatzaren 2tik 12ra izango da

Debako Udalak eta Hezten aisialdi euskaltzale taldeak udaleku irekiak antolatu ditu aurtengo udarako.

Udaleku hauen helburu nagusia herriko haurrei aisialdiaz gozatzeko aukera ematea da, modu aktibo, parte-hartzaile, sortzaile, gizarteratzaile eta osasungarrian. Haur Hezkuntza 5tik Lehen Hezkuntzako 6. maila bitarteko haurrei zuzendutakoa da eskaintza.

Izena emateko epea maiatzaren 2tik 12ra arte egongo da zabalik, eta Udal liburutegian edo online izen emateko aukera izango da.

Udalekuak bi txandatan izango dira: lehena HH5, LH1 eta LH2 mailetako haurren txanda izango da ekainaren 26tik uztailaren 7ra; bigarrena, berriz, LH3tik 6ra, eta uztailaren 10etik 21era izango dira. Bi txandak 9:30etatik 13:00etara izango dira.

Salneurriari dagokionean, 50 euro ordaindu beharko da haur bakoitzeko. Familia ugariek, ordea, 45 €.

Plaza mugatuak izango dira, eta plaza kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da izena eman dutenen artean; lehentasuna Deba-Itziarren eskolatuek izango dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan:  943 270033 edo 672 164 873 edo debaui@hezten.eus

Eskuorria