Udalerri euskaldunetako bulegoetan euskara lehenesteko konpromisoa hartu dute hiru finantza erakundek
Hizkuntza irizpideak adostu dituzte UEMArekin, eta udalerri euskaldunetan dituzten bulegoetan euskara lehenetsiko dute hiru finantza erakundeek.
Debako Udalak Laboral Kutxarekin, Kutxabankekin eta UEMArekin sinatu du hitzarmena urriaren 20an egindako ekitaldian. Hartutako konpromisoarekin Debako herritarrei bermatzen zaie zerbitzuak euskaraz jasotzea, horretarako oinarri bat ematen die.
Herritarrei begira, zera esan du UEMAko lehendakari Iraitz Lazkanok: “Batetik, kalitatearen osagai funtsezkoa dela bezeroak harremanetarako hizkuntza hautatu ahal izatea. Bestetik, bi hizkuntza ofizialen artean desorekan dagoen hizkuntza ahula dela euskara eta, beraz, hau lehenesteko neurriak hartzea ezinbestekoa dela, euskara zabaltzeko eta sendotzeko asmoz, beti ere bezeroek euskaraz ahoz eta idatzi jarduteko duten eskubidea modu argi eta garbian aitortuz”.
Informazio gehiago: uema.eus-en.