Udalerriaren jasangarritasuna, efizientzia energetikoa eta turismo-lehiakortasuna bultzatzeko laguntzak eskatzea onartu du udalbatzak
2023ko otsailaren 24aOtsailaren 23an egin duen ohiko osoko bilkuran Debegesarekin hitzarmena sinatzea erabaki du aho batez Debako udalbatzak. Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan egindako adierazpen instituzionala ere aho batez onartu du, landutako gainontzeko gaiak bezala.
Helmugetako Turismo Jasangarritasuneko Programako diru-laguntzen 2023ko deialdiaren babesean, eta, era berean, Deban garatu beharreko proiektu guztiak edo batzuk Debegesaren bitartez gauza daitezen sinatu beharreko hitzarmena onartu du Debako udalbatzak.
Hitzarmenean jasotzen denez, hainbat gaiei lotutako laguntzak dira Debegesak bideratuko dituenak. Esaterako, Deban trantsizio berde eta jasangarria bultzatze aldera Santa Katalina inguruko biotopoaren erabilera publikoko kudeaketa egokia abian jartzeko, egokitzeko edo hobetzeko.
Efizientzia energetikoaren hobekuntza bultzatzeko eta mugikortasun jasangarria sustatzeko. Hala nola, argiteria publikorako instalakuntzak bultzatzeko, mugikortasun jasangarrirako plana diseinatzeko eta ibilgailu elektrikoen karga puntuak ezartzeko. Argiteria publikoa Deban eta Mutrikun egingo dira aldi berean eta azken bi ekintzak Deba, Mutriku eta Zumaiako udalerrietan.
Trantsizio digitala bultzatzeko. Ildo horretan, Geoparkea helmuga turistiko bezala ezagutarazteko ukimen-pantailak jarriko dira. Horrez gain, bisita kultural eta gidatuak aberasteko errealitate birtualaren erabilera martxan jarriko da. Ekintzak Deba, Mutriku eta Zumaiako udalerrietan egingo dira aldi berean.
Turismo-lehiakortasuna sustatzeko diru-laguntzak ere jasotzen dira. Horretarako, Geoparkezaleak erakunde laguntzaileekin lankidetzan arituko da, Deba-Itziar 44. PRa egokituko du, Historiaurreko Bailararen bidezidorraren bigarren fasea garatuko du eta Ermittia kobaren eta haren inguruneari balioa emateko lan egingo du.
