Udaltzaingoaren lokal berrien irekiera atzeratu egingo da

2025ko apirilaren 25aUdaltzaingoaren lokal berrien irekiera atzeratu egingo da

Azken momentuko erremate lanak direla eta, astelehenean, apirilak 28, ez dira udaltzaingoaren lokal berriak zabalduko Simon Berasaluze plazan. Horrenbestez, zerbitzua orain arteko bulegoetan eskaintzen jarraituko dute (Portu Kalea, 1).

Lokal berriaren irekiera data zehatza aurrerago zehaztuko du Udalak.