Udan bisitari atzerritarren kopuruak nabarmen egin du gora Debabarrenean

2016ko irailaren 14aUdan bisitari atzerritarren kopuruak nabarmen egin du gora Debabarrenean

Debabarreneko bisitarien kopurua %11,8 hazi da udan. Bereziki atzerritarren datuak egin du gora, iaz baino %28,5 gehiago etorri baitira. Debara eta Mutrikura hurbildu diren bisitariak Euskal Kostaldeko Geoparkeak erakarrita etorri dira batez ere. Bai kostaldean bai barnealdean, ostatuen okupazio maila oso altua izan da eta %100ekoa izatera iritsi da abuztuan. Eskualdeko sustapen turistikoaz arduratzen den Debegesa garapen agentziak laster izango du prest turismoaren Plan Estrategiko berria 2016-2020 eperako.