Udatiarren TAO txartela

2021ko maiatzaren 1aUdatiarren TAO txartela

Maiatzaren 1ean sartu da indarrean aurtengo TAO denboraldia Deban. Maiatzean soilik asteburuetan eta ondoren, egunero. Izaera desberdineko txartelak eska daitezke.

Bertakoei txartelak banatu zaizkie etxeetan. Bestelako txartelak (udatiar, langile, irakasle) behar dituzten pertsonek ere horiek eskatzeko aukera dute, udaletxeko harreran. Udatiarren kasuan, bertara joan gabe eskaera egiteko aukera izango dute. Horretarako, www.deba.eus webgune honetan dagoen inprimakia bete eta ordainagiriarekin batera emailez bidali behar da info@deba.eus helbidera.