'Ur (h)ondoa garden' ekimenaren barruan Debako ur-eremuak garbitzeko lanketa egingo da udan
2022ko maiatzaren 27aDebako ur-eremuetan dauden hondakinen inguruko sentsibilizazio lana egiteko hainbat ekimen sustatuko ditu Debako Udalak uda sasoian. Gaur egun, itsasoan, eta gure kasuan Deban, euskal balea biziko balitz, plastikoa jango luke. Hortik abiatuta egingo du Debako Udalak herriko hainbat eragileren lankidetzarekin 'Ur (h)ondoa garden' kanpaina. Hiru ur-gune desberdindu dira: Itsasoa, ibaia (itsasadarra), eta hondartza.