Urriaren 3an berrabiatuko da Irakurketa Kluba 'Panza de burro' liburuarekin

2022/09/19
Urriaren 3an berriro hasiko da martxan Debako Irakurketa Kluba. Bi saio egingo dira urrian.

Saioak 19:00etatik 20:30ak bitartean izango dira, eta bertan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da liburutegian, telefonoz 943192560 edo 697444074 telefonoetan edo ostolaza@deba.eus korreo elektronikora idatziz. 

Urrian landuko diren liburuak: 

Urriaren 3an, Andrea Abreuren 'Panza de burro', Ainhoa Aldazabalen gidaritzapean.

Urriaren 26an, Eider Rodriguezen 'Eraikuntzarako materiala', Asier Serranok gidatuta.