Urriaren 3an berrabiatuko da Irakurketa Kluba 'Panza de burro' liburuarekin

2022ko irailaren 19aUrriaren 3an berrabiatuko da Irakurketa Kluba 'Panza de burro' liburuarekin

Urriaren 3an berriro hasiko da martxan Debako Irakurketa Kluba. Bi saio egingo dira urrian.

Saioak 19:00etatik 20:30ak bitartean izango dira, eta bertan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da liburutegian, telefonoz 943192560 edo 697444074 telefonoetan edo ostolaza@deba.eus korreo elektronikora idatziz. 

Urrian landuko diren liburuak: 

Urriaren 3an, Andrea Abreuren 'Panza de burro', Ainhoa Aldazabalen gidaritzapean.

Urriaren 26an, Eider Rodriguezen 'Eraikuntzarako materiala', Asier Serranok gidatuta.