Urtarrilaren 31ra luzatu da merkataritza eta ostalaritzako establezimenduek COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurriak diruz laguntzeko eskaerak aurkezteko epea

2021/01/07
Egindako moldaketarekin, eskaerak aurkezteko epea 2021eko urtarrilak 31 arte luzatzen da. Gogorarazten da, diruz lagundutako jarduerak 2020ko martxoaren 14tik 2021eko otsailaren 28 bitartean egin beharko direla. Bestetik, burututako jarduerak eta gastuak 2021eko martxoaren 31rako justifikatu beharko dira, fakturak eta ordainagiriak aurkeztuta.

Urtarrilaren 7an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdiaren luzapenaren iragarkia.

Abenduaren 9an Udalak jakinarazi bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatzen duen laguntza honen bitartez diruz lagunduko dira merkataritza eta ostalaritza sektoreetan jarduera ekonomikoa indarberritzeko sustatzen dituzten jarduketak, COVID-19aren eragina gutxitze aldera.

  • Lokalak eta lan egiteko moduak egokitzea.

  • Merkataritza eta ostalaritza lokalak egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua, hartara segurtasun eta osasun protokoloen irizpideak betetzeko.

  • Bezeroekin eta entitate hornitzaileekin lan erlazio berrietara egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua.

Aurretik argitaratutako informazioa

Deialdi osoa

Aurkeztu behar den zinpeko aitorpena