Urtarrilaren 4tik otsailaren 10era arteko epea dago zabor-bilketaren zergaren 4. hiruhilekoaren ordainketarako

2020ko abenduaren 30aUrtarrilaren 4tik otsailaren 10era arteko epea dago zabor-bilketaren zergaren 4. hiruhilekoaren ordainketarako

2021eko urtarrilaren 4tik otsailaren 10era arteko epea dago, biak barne, 2020ko 4. hiruhilekoari dagokion zabor-bilketaren zergaren borondatezko ordainketa egiteko. 2020ko abenduaren 15 baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2021ko otsailaren 1ean. Helbideratu gabeko ordainagiriak, zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira urtarrilean.

Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki kutxa , kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da. 

Urtarrilaren 30a baino lehen ordainagiria etxean jaso ez bada, Portu kaleko 1. zenbakian dagoen Debako Zerga Bulegoan eskatu beharko da.

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira. 

Edozein argibiderako Udal Diru-bilketa Zerbitzuko 943 608 039 telefonora deitu.