Urtarrilaren 7an egingo da 2023ko Urte Berriko Azoka
2023ko urtarrilaren 2aOhikoa denez, urtarrileko lehen larunbatean egingo da Debako Urte Berriko Azoka. Feriaren helburua baserriko produktuen erakusketa, lehiaketa eta salmenta dira. Fruta, barazki, ezti eta gazta lehiaketak antolatu dira. Ganadu erakusketa ere egongo da. Ohikora itzulita egingo da, hortaz, aurtengo azoka handia.
Barazki eta fruta sariketa-erakusketa Foruen plazan egingo da, horretarako apropos jarritako saltokietan. Goizeko 09:00etarako prest egongo dira postuak, ordu horretan pasatuko baita epaimahaia. 14:30ean postua jaso egin beharko da.
Sari hauek banatuko dira; Lehenengoa: 300 euro, bigarrena: 250 euro, hirugarrena: 200 euro eta laugarrena: 150 euro. Postu onenari 150 euro emango zaizkio.
Gazta sariketa-erakusketari dagokionez, lehiaketan parte hartzeko gaztak udaletxeko arkupetan aurkeztu behar dira 10:00ak eta 11:00ak bitartean.
Sari hauek banatuko dira; Lehenengoa: 350 euro, bigarrena: 300 euro, hirugarrena: 150 euro. Eta saritu gabeko Debabarreneko lehenari 150 euro emango zaizkio.
Eskualdeko XVII. ezti lehiaketan parte hartzeko, goizeko 09:00etarako prest egongo da postua udalak esandako lekuan.
Sari hauek banatuko dira; Lehenengoa: 175 euro, bigarrena: 150 euro, hirugarrena: 100 euro. Sari berezia ere emango zaio herriko baso kudeaketa onenari: 150 euro.
Ikus lehiaketetan parte hartzeko oinarriak.
EGITARAUA
09:00 Epaimahaiaren lanen hasiera
10:00 Kalejira Kalez Kale txistulari taldearekin
Ganadu feria kioskoan
10:30 Trikitilariekin kalejira
11:30 Deba Musika Eskolako dantzarien emanaldia Aldats pilotalekuan
12:30 Musika Bandarekin kalejira 13:30 Urte Berri Azokako sari banaketa