Urtarrilaren 7an egingo da Deban Urte berriko feria handia
2017ko urtarrilaren 2aUrteko lehen larunbatean egin ohi da Deban Soro Feria. Aurten urtarrilaren 7an izango da. Goizeko 9:00etarako herriko plazak baserriko produktuz beteko zaizkigu eta kioskoan ganadu erakusketa izango da. Goiz osoan zehar, herriko musika talde ezberdinak izango ditugu kaleak girotzen eta dantzaririk ere ez da faltako.