Urtarrilaren 8an egingo da Urte Berriko Feria
2021ko abenduaren 3aUrtarrilaren 8an egingo den Urte Berriko Feriaren helburua da baserriko produktuen erakusketa, lehiaketa eta salmenta egitea. Fruta, barazki, ezti eta gazta lehiaketa antolatuko dira. Ganadu erakusketa ere egongo da. Bertan parte hartzeko oinarriak argitaratu dira.