Urte Berriko Feria 2016
2016ko urtarrilaren 4aUrtarrilaren 2an ospatu zen Deban Soro Feri Eguna. Eguraldia lagun, jende asko hurbildu zen baserriko produktuen postuak eta ganadu erakusketa ikustera. Udalak 3.525€ banatu zituen fruta, barazki, ezti eta gazta lehiaketetan. Doniene Baserriak barazki lehiaketetan bigarren gelditu zen eta Julian Villena eta Nagore Dorrosonsorok Deba bailarako ezti lehiaketa irabazi zuten.