Deban urteroko "Soro Feria" ospatuko da urtarrilaren 5ean

2019ko urtarrilaren 2aDeban urteroko "Soro Feria" ospatuko da urtarrilaren 5ean

Datorren larunbatean, urtarrilaren 5ean, Deban Urte Berriko Feria egingo da. Goizeko 09:00etarako herriko plazak baserriko produktuz beteko zaizkigu, eta kioskoan ganadu erakusketa egongo da. Goiz osoan zehar herriko musika talde eta dantzariek girotuko dute herria.