Urte berriko feria Errege Egunean egingo da aurten
2018ko urtarrilaren 3aUrteko lehen larunbatean ospatu ohi dugu Deban Urte Berriko Feria. Aurten hilaren 6an izango da, Errege Egunean, hain zuzen ere. Goizeko 09:00etarako herriko plazak baserriko produktuz beteko zaizkigu, eta kioskoan ganadu erakusketa egongo da. Goiz osoan zehar herriko musika talde eta dantzariak izango ditugu kaleak girotzen.