Uztailean ere hainbat ekintza eskainiko ditu Debako Udal Kiroldegiak

2021ko ekainaren 17aUztailean ere hainbat ekintza eskainiko ditu Debako Udal Kiroldegiak

Uda garaian sartu garen honetan, Debako Kiroldegiak, bere urte osoko dinamikari jarraipena emanez, uztailean ere ekintza ezberdin eta anitzak eskainiko ditu hilabete osoan zehar (kiroldegia egunero zabalik mantentzeaz gain). Horrela, erabiltzaileek aukera izango dute spinning, pilates, multifitness zein krossfit bezalako saio gidatuetan parte hartu eta jarduera fisikoa eginez gozatzeko. Hala ere, uda garaia izanik, uztaileko ekintzen ordutegiak desberdintasun batzuk izango ditu urte osoko ordutegiarekin alderatuz. Beraz, inork saioen eta ordutegien inguruko informazioa eskatu edo edozein zalantza argitu nahi izango balu, kiroldegira deitu dezake, edo bertara joan.

Hori gutxi balitz, uztailaren 23an ekitaldi berezi bat ere egingo da Debako Udalaren, Debako Musika Bandaren eta Abilionen eskutik Euskadiko Down Sindromearen Fundazioaren laguntzarako.

Bestalde, oporraldia aprobetxatuz, gazteentzako uda programa berezia ere eskainiko du Debako Kiroldegiak, 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua. Programa honetan, gazteek goizeko 10:00tik 12:00 bitarte Spinning, krossfit eta Pilates bezalako saio gidatuekin gozatu ahal izango dute, besteak beste.