VI San Silbestre lasterketa 2014

2014ko abenduaren 22aVI San Silbestre lasterketa 2014

Aurten abenduaren 31n Debako VI San Silbestre lasterketa izango dugu. 11:15ean umetxoak 200metroko ibilbidea egingo dute. 11:30ean berriz, 400metroko ibilbidea egingo duten gaztetxoak izango ditugu eta ondoren 12:00etan 5,3kmko laisterkaldia izango dugu. Lasterketan parte hartu nahi dutenek turismo bulegoan izena eman beharko dute abenduaren 30a baino lehen. (16 urtetik gorakoak 5€ ordaindu beharko dute. )