Xake festa ospatuko du Debak uztailaren 19an
2025ko uztailaren 1aJardunaldia 16 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago, eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, Turismo Bulegoan edo online, esteka honetan, uztailaren 4tik 16ra bitarte.
Beste urte batez, Debak Xake Festa hartuko du Aldats pilotalekuan datorren uztailaren 19an. Jardunaldi hau 16 urte edo gutxiagoko gazteei zuzendutako txapelketa da, eta helburu du xakea sustatzea eta nerabeei kirol eta aisialdi aukera desberdinak eskaintzea.
Txapelketa suitzar formatuan jokatuko da, 6 txanda izango ditu eta partidak 10 minutukoak izango dira. Asmoa lehiaketa dibertigarria izatea da, gazteek, hasiberriek eta esperientzia handiagoko jokalariek xakeaz gozatzen duten bitartean beren trebetasunak erakusteko aukera izan dezaten.
Xake festa Aldats pilotalekuan egingo da, goizeko 10:00etan hasita. Plazak mugatuak direnez, ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Hala, interesdunek uztailaren 4tik 16ra bitartean izango dute izena emateko epea Turismo Bulegoan, edo online, esteka honetan.