DEBAKO UDALAK ETA ELKAR ARGITALETXEAK XI. TENE MUJIKA BEKA SORTU DUTE
2016ko abuztuaren 30aDebako Udalak Tene Mujika bekarako oinarriak argitaratu berri ditu. XI. edizioa da aurtengoa eta, aurreko urtetan bezalaxe, Udalak Elkar argitaletxearen laguntzarekin antolatu du Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaldu eta gure literatura aberasteko helburua duen beka hau. Proiektuak 2016ko abenduaren 11 baino lehen artxiboa@deba.eus helbidera bidali beharko dira.