XLV. Kaleko margo sariketako irabazleak
2014ko irailaren 13aEguraldi ederrarekin ospatu da Diego Sagredo Fundazioak, Haitz-Haundi Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako XLV. Kaleko margo sariketa. Debako txoko ezberdinak islatzen dituzten 27 artelanek parte hartu dute lehiaketan eta 8 izan dira sarituak. Lanak erakusgai eta salgai egongo dira irailaren 14tik 21era Agirre Jauregian.