XLVI. Kale margo lehiaketan aurkeztutako lanak ikusgai izango dira astebetez
2015ko irailaren 13aEguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, beste urte batez ospatu zen atzo Cárdenas Fundazioak, Aitz-Haundi margo elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako Kale margo sariketa. 46. urteurren honetan, 23 izan dira aurkeztutako lanak eta horietatik 7 sarituak. Lanak ikusgai egongo dira Agirre Jauregiko Erakusketa Gelan irailaren 13tik 20ra bitartean.