XLVI. Kale margo lehiaketan aurkeztutako lanak ikusgai izango dira astebetez

2015ko irailaren 13aXLVI. Kale margo lehiaketan aurkeztutako lanak ikusgai izango dira astebetez

Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, beste urte batez ospatu zen atzo Cárdenas Fundazioak, Aitz-Haundi margo elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako Kale margo sariketa. 46. urteurren honetan, 23 izan dira aurkeztutako lanak eta horietatik 7 sarituak. Lanak ikusgai egongo dira Agirre Jauregiko Erakusketa Gelan irailaren 13tik 20ra bitartean.

Jatorri ezberdineko 23 margolari gerturatu ziren goizeko 9etarako Agirre Jauregira euren mihiseei zigilua jartzera; helburua bakarra: XLVI. Kaleko margo lehiaketan parte hartzea eta Debako udalerriaren esentzia jasoko zuen margolana ordubiak baino lehen amaitzea.

Eguraldia onena izan ez arren, 23 lan aurkeztu ziren atzo Agirre Jauregian. Aurtengo epaimahaiko kideak Ana Salegi, Juan Luis Baroja Collet, Jose Agustín Larrañaga, Dioni Murua, Blanca Vilallonga eta Clemente Tamayo izan ziren eta aho batez, honako sariak ematea erabaki zuten:

  • 1go saria 600€ - Juan Berrozpe (Donostia)
  • 2. saria 450€ - Jokin Telleria (Beasain)
  • 3. saria 300€ - Julio Gomez (Leioa)
  • Saritu gabeko herriko lehen klasifikatua 200€ - Miren Esnal

 

Cárdenas Fundazioak eskainitako sari bereziak:

  • 4. saria 200€ - Piedad Santamaria (Leioa)
  • "Mª Esperanza Chávarri Saria" akuarelarik onena 300€ - Juan Carlos Aresti (Bilbo)
  • "Blanca Vilallonga Saria" Itsasoa gaitzat duen margolanei zuzenduta 300€ - Anton Urreisti (Mendaro)

 

Debako Udalak 4 sari eman ohi ditu eta Cárdenas Fundazioak beste 4. Aurten guztira 2150 euro banatu dira 7 saritan. Saritutako lanen artetik lehen saria eta herriko saritua Debako Udalaren jabetzan geldituko dira; eta Maria Esperanza Chavarri eta Blanca Vilallonga sari bereziak berriz Cárdenas Fundazioaren jabetzan. Aurten 21 urtetik azpiko margolariei zuzendutako azken sari honek ezin izan du adin honetako partehartzailerik saritu, tamalez ez baita inor aurkeztu.

Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Agirre Jauregian egongo dira ikusgai irailaren 13tik 20ra eta lanak erosteko aukera ere izango da. Astelehenetik larunbatera arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik erakusteta; igandean berriz, 12:00etatik 14:00etara.