Koro Coca eta Jorge Sainz, Debako V. literatur lehiaketako irabazleak

2019ko maiatzaren 21aKoro Coca eta Jorge Sainz, Debako V. literatur lehiaketako irabazleak

Pasa den ostegunean egin zen "Deba 100 hitzetan" V. literatur lehiaketako sari banaketa Agirre jauregiko ispiluen gelan. Koro Coca eta Jorge Sainz izan dira aurtengo sariketako irabazleak.

Pasa den ostegunean, hilak 16, egin zen Deba 100 hitzetan V. literatur lehiaketako sari banaketa, Agirre jauregiko ispiluen gelan. Ekitaldira bertaratu ziren, besteak beste, Pedro Bengoetxea Debako Udaleko alkatea, euskara zein gaztelerazko epaimahaikideak, musika eta dantza eskolako ikasleak, eta nola ez, edizio honetako sarituak.

Izenak berak dioen bezalaxe, sariketa honetara aurkezten diren lanek ezin izaten dute Deba 100 hitz baino gehiagotan deskribatu. Aurtengoan gai konkretu baten inguruan idatzi behar izan dute parte hartzaileek; izan ere, entregatu beharreko lanek Debako San Roke ermitarekin izan behar zuten zerikusia. Guztira 55 lan aurkeztu ziren pasa den martxoan; 13, euskaraz; eta beste 42, gazteleraz.

Horietatik lau izan dira sarituak; bi euskarazko modalitatean, eta beste bi gaztelerazkoan.

Sarituak

Euskaraz:

  • Lehen saritua, 500 €: San Roke ermita, Koro Coca Pascual (Donostia).

  • Bigarren saritua, 200 €: Ermita maitea, Arantxa Odriozola Fernandez (Deba).

Gazteleraz:

  • Lehen saritua, 500 €: Galicinio, Jorge Sainz Mingo (Burgos).

  • Bigarren saritua, 200 €: La última voluntad, Javier Francisco Rubio Salazar (Sevilla)

Aurkeztu diren lan guztiak Debako Udalaren eta Cardenas Fundazioaren eskuetan geldituko dira, baita hauen erreprodukzio eta hedapen eskubideak ere.