Zabalik da Salto Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuetan izen emateko epea, martxoaren 31 arte
2023ko martxoaren 7aUEMAk, udalerri euskaldunen mankomunitateak, beste urte batez SALTO Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekua antolatuko du. Zehazki, 2005-2008 urteen artean jaiotako gazteentzat, hau da, DBH 3-4 eta Batxilergoko 1-2 mailetako ikasleentzat da aurtengo udalekua.
Ohi bezala, udalekua ibiltaria izango da. Ekainaren 26an abiatuko da Orozkon eta uztailaren 4an amaitu, Diman. Tartean Areatzan eta Otxandion egongo dira. Ondoko ibilbidea egingo dute gazteek:
Ekainak 26-28 Orozko
Ekainak 28-30 Areatza
Uztailak 30-2 Otxandio
Uztailak 2-4 Dima
Euskarak eta gozamenak elkartuko ditu bederatzi egunez Bizkaian zehar. Euskal Herriko txoko ezberdinetako euskalkiak partekatuko dituzte eta lagun berriak egin. Horrekin batera, kultur ekitaldiez eta ekintza ludikoez goxatuko dute, guztia giro ezin hobean.
Informazio gehiagorako eta izen emateko: labur.eus/salto2023