Zabalik dago Debadaba Festaren baitako ekintzetan parte hartzeko izen-ematea

2023ko ekainaren 9aZabalik dago Debadaba Festaren baitako ekintzetan parte hartzeko izen-ematea

Argazkia: Berriketan.eus

Zurrunbilo Elkarteak eta Yako eta Ipar Surf eskolek Debadaba Festa antolatu dute lehendabizikoz, Debako Udalaren laguntzarekin. Ekainaren 16an eta 17an egingo den jaialdia surfaren eta herritarren arteko topagune bihurtzea nahi dute antolatzaileek, “surfa eta kirol ezagun horren inguruko kultura herritarrei gerturatzeko asmoz”, eta horretarako, ekintzaz beteriko bi eguneko egitarau oparoa prestatu dute.

Horrela, ostiralean hondartzan jolasak, capoeira eta ‘Arbaso trainning’ saioak edota Filipe Court-en kontzertu akustikoa izango dira, besteak beste. Larunbatean, berriz, artisauen merkatua, surf ikastaroa eta txapelketa edota karropoteoa egingo dira.

Zabalik daude egitarauaren baitan antolatutako ekintza desberdinetan parte hartzeko izen-ematea. Horretarako, Debadaba Festa jaialdiaren sare sozialetan eta Yako dendan jo beharko dute interesatuek. Festaren bi egunetan ere eman ahalko da izena.

Hona hemen egitarau osoa: