Zabalik dago Debako Musika eta Dantza Eskolarako aurrematrikula egiteko epea
2025ko apirilaren 29aIzen-ematea eta bajen tramitazioa ekainaren 2ra arte egin ahal izango da.
Debako Musika eta Dantza Eskolak aurrematrikula epea ireki du datorren ikasturterako. Hala, interesdunek ekainaren 2a bitarte egin ahal izango dituzte izen-emate berriak eta bajen tramitazioa.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Eskolarekin harremanetan jar zaitezke musikaeskola@deba.eus helbide elektronikoaren bidez edo 943 192 016 telefonora deituz.