Zabor-bilketaren eta Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik, urriaren 1etik azaroaren 11ra bitartean
2024ko irailaren 27aZabor bilketari loturiko zergaren kasuan, helbideratutako ordainagiriak kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean urriaren 31n eta Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga, aldiz, azaroaren 11n bertan.
Datorren asteartetik hasita, urriak 1, azaroaren 11ra bitarte, biak barne, zabalik egongo da 2024ko 3. hiruhilekoko zaborren zerbitzuari dagozkion zerga, zein Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga, borondatez ordaintzeko epea.
Horri lotuta, irailaren 16a baino lehen helbideratutako ordainagiriak urriaren 31n kobratuko dira automatikoki zabor bilketa zergaren kasuan; Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga helbideratuta dutenei, aldiz, azaroaren 11n pasako zaie ordainketa.
Bestalde, helbideratu gabeko ordainagiriak etxeetara bidaliko dira urrian, eta entitate laguntzaileen bidez (bankuak, aurrezki-kutxak eta kreditu-kooperatibak) ordaindu beharko dira, ordainagiria aurkeztuta. Bi kasuetan, ordainagiria urriaren 18a baino lehen etxean jaso ez bada, Debako Udaleko Zergabilketa Bulegoan, Portu kalea 1, behea, eskatu beharko da.
Borondatezko epean ordaintzeko epea amaitutakoan, ordaindu gabeko zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez erreklamatuko dira, eta horrekin batera epe exekutiboko errekarguak eta berandutze-interesak aplikatuko dira, baita hala badagokio prozeduraren ondoriozko kostuak ere.
Edozein kontsulta edo argibidetarako, herritarrak Udal Diru-bilketarekin harremanetan jar daitezke 943 60 80 39 telefono zenbakira deituz.