Zabor bilketaren gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik, otsailaren 10a bitarte
2026ko urtarrilaren 7a2025eko laugarren hiruhileko helbideratutako ordainagiriak kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean urtarrilaren 27an.
Otsailaren 10a bitarte zabalik egongo da 2025eko laugarren hiruhilekoari dagokion zabor-bilketaren gaineko zerga ordaintzeko borondatezko epea.
Hala, abenduaren 10a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira automatikoki urtarrilaren 27an.
Helbideratu gabeko ordainagiriak etxeetara bidali dira otsailean zehar eta entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) ordaindu beharko dira, ordainagiria aurkeztuta. Urtarrilaren 16a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, Udal Dirubilketa Bulegoan eskatu beharko du (Portu kalea 1, behea). Informazio gehiagorako, bulego berarekin jar daitezke harremanetan 943 60 80 39 telefonora deituz.
Borondatezko epean ordaintzeko epea amaitutakoan, ordaindu gabeko zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez erreklamatuko dira, eta horrekin batera epe exekutiboko errekarguak eta berandutze-interesak aplikatuko dira, baita hala badagokio prozeduraren ondoriozko kostuak ere.
Edozein kontsulta edo argibidetarako, herritarrak Udal Diru-bilketarekin harremanetan jar daitezke 943 60 80 39 telefono zenbakira deituz.