Zabor-bilketaren zerga apirilaren 3tik maiatzaren 10era arte kobratuko da

2023ko martxoaren 29aZabor-bilketaren zerga apirilaren 3tik maiatzaren 10era arte kobratuko da

2023ko apirilaren 3tik maiatzaren 10era arteko epealdia, biak barne, 2023ko 1go hiruhilabeteari dagokion zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

Aurtengo martxoaren 15a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2023ko apirilaren 24ean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira otsailean zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Apirilaren 20a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Dirubilketa Bulegoa. Portu  kalea 1, behea. 

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.

Edozein argibidetarako, dei 943 60 80 39 telefonora, hau da, Udal Dirubilketa Zerbitzura.