Zabor-bilketari buruzko zerga borondatez ordaintzeko epea apirilaren 1ean zabalduko da

2026ko martxoaren 23aZabor-bilketari buruzko zerga borondatez ordaintzeko epea apirilaren 1ean zabalduko da

Ordainketa epea maiatzaren 12ra arte egongo da zabalik, eta helbideratutako ordainagiriak automatikoki kobratuko dira apirilaren 24an. Edozein argibidetarako, herritarrek Udal Dirubilketa Zerbitzura jo dezakete 943 60 80 39 telefono zenbakira deituta.

2026ko apirilaren 1etik maiatzaren 12ra arteko epealdian, biak barne, 2026ko 1. hiruhilabeteari dagokion zabor-bilketari buruzko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

Aurtengo martxoaren 13a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki-kutxaren kontu korrontean kobratuko dira zuzenean, 2026ko apirilaren 24an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga-helbidera bidali dira otsailean zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (bankuak, aurrezki-kutxak edo kreditu-kooperatibak) egin beharko da, horretarako ordainagiria aurkeztuta.

Apirilaren 17ra iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Dirubilketa Bulegoa. Portu kalea 1, behea.

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu ondoren ordainketa egin ez bada, zorra premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko da, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutze-interesak eta, hala badagokio, sortutako kostuak aplikatuko dira.

Edozein argibidetarako, dei 943 60 80 39 telefonora; hau da, Udal Dirubilketa Zerbitzura.