Zaborren gaineko zergaren ordainketa

2020ko maiatzaren 27aZaborren gaineko zergaren ordainketa

Zaborren gaineko lehen hiruhileko zergaren ordainketa ekainera atzeratzea erabaki zuen Udalak, COVID19 birusak eragindako egoeragatik.

Ordainketa epeak, beraz, honakoak izango dira:

  • helbideratuta duten herritarrei: ekainaren 3an (asteazkena) pasako zaie.

  • helbideratuta ez duten herritarrek: ekainaren 10a (asteazkena) bitarteko epea izango dute ordainketa transferentzia bidez edo zerga-biltzailearen bulegoan egiteko.

Zaborraren gaineko zergaren ordainketa egiteko luzapen eskaera egiteko dirubilketa@deba.eus helbide elektronikora edo 943 60 80 39 telefono zenbakira deitu.

 

BANDOA