Zahartze aktiboa eta osasungarria nahi duzu?

2022ko martxoaren 24aZahartze aktiboa eta osasungarria nahi duzu?

Eman izena CITA-alzheimerren ikerketa berrian, bizitza ohitura osasungarrien eta eta faktore kardiobaskularren kontrolaren bidez narriadura kognitiboa prebenitzeko.

CITA-alzheimerreko neurologoek, hitzaldia emango dute martxoaren 30ean, goizeko 11:30ean, Debako Kultur Elkartean, proiektua zehaztasunez azaltzeko. Interesa baduzu, bidali email bat zure izen-abizenekin zure asistentzia baieztatzeko: go.on@cita-alzheimer.org .

Narriadura kognitiboa prebenitu eta zahartze aktibo eta osasungarria izan nahi duten 60 urtetik gorako pertsona guztiek CITA GO-ON programan izena eman ahal izango dute esteka honen bidez: www.cita-alzheimer.org/es/cita-go-on.

Inprimakia betetzen duten pertsonei, CITA-alzheimerretik jakinaraziko zaie ikerketa proiektuan parte hartzeko hautatuak izan diren ala ez.