Zarautzen izandako erailketa deta ela, emakumearen aurkako indarkeria gaitzesteko erakunde adierazpena egin du Debako Udalak
2025ko urriaren 17aZarautzen gertatutako erailketa matxista gogor Salatzen du Udalak eta debarrei euren gaitzespena agertzeko deia egiten die.
Debako udalak Zarautzen gertatutako erailketa matxistaren aurrean bere gaitzespen gogorrena azaltzen du eta Debako Udalaren jarrera irmoa adierazi nahi du, argi eta garbi esateko ez dituela inola ere onartzen emakumeen eskubideak urratzen dituzten eraso makur hauek.
Debako Udalak zendutako emakumearen familia eta lagunei doluminak eta elkartasuna adierazten die eta herritarrei euren gaitzespena azaldu dezaten deia luzatzen die.
Era berean, bat egiten du EUDELek argitaratutako adierazpenarekin ere. Horren harira, gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.
Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…), emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.