Zinegoak 2019 hedapena, Deban

2019ko martxoaren 29aZinegoak 2019 hedapena, Deban

Datorren martxoaren 31n Zinegoak jaialdiak Debako Kultur Elkartean du hitzordua. Zinemaldi honen baitan, hainbat laburmetraia proiektatuko dira.

Zinegoak Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da. 2004. urtean jaio zen, kultura, zinema eta arte eszenikoen bidez sentsibilizazioa bultatzeko asmoarekin.

Ekimen hau urtero antolatzen da Bilbon, otsaila inguruan, eta martxoan Euskal Herriko herri askotara heltzen da bere hedapenaren bidez. Martxoaren 31n, esaterako, Debako Kultur Elkartean hainbat laburmetraia proiektatuko dira. Gaur egun, Zinegoak erreferente bihurtu da nazioarteko LGTB jaialdietan. Urtero 100 lan baino gehiago taularatzen edo proiektatzen dira (luzemetraiak, laburmetraiak, dokumentalak…), gehienak nazioarteko jaialdietan sarituak izan diren lanak.

Zinegoakeko kultur-programazioa kalitatezko zinema eta arte eszenikoetan oinarrituta dago. Halaber, bere jarduera guztiek lotura dute honako ezaugarri guztiekin: arrazoi afektibo sexualengatik bazterkeria eragoztea, nazioartean gertatzen diren giza eskubide guztien urraketa eta eredu familiar berrian ikusgarritasuna bultzatzea.

Azken edizioetan Zinegoaken 10.000 lagun baino gehiago bildu dira, eta bere proiekzioa estatu mailakoa eta nazioartekoa izan da. Jaialdia bilboko hamar espazio baino gehiagotan antolatzen da, eta bere hedapena Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 30 herri baino gehiagotara heltzen da.

Iturria: Zinegoak