ZUBELTZU BERTSO PAPER SARIKETA

2015ko otsailaren 3aZUBELTZU BERTSO PAPER SARIKETA

Abian da, VI. aldiz, Zubeltzu bertso-paper sariketa. Zubeltzu Zar baserrian jaiotako bertsolariaren omenez antolatzen den sariketa honek, herriko bertso ikasle eta zaleak jarri nahi ditu lanean, euren sormena, gatz eta piperra, paperean jar dezaten. Adinaren arabera hiru kategoriatan mailakatuta, lan desberdinak aurkeztu beharko dituzte. Sariketara aurkeztutako bertsorik onenak entzuteko aukera izango da, gainera, apirilaren erdi aldera egingo den sari banaketan.

MAILAK:

LEHEN HEZKUNTZA (2003an jaiotakoak eta gazteagoak). Lana: bertso bat edo 2 kopla egin, gutxienez. Gaia: "Hauxe da nire ametsa"

DBH (1999-2002an jaiotakoak). Lana: 3 bertso edo 6 kopla egin, gutxienez. Lana: "Gaur ere negar egin du"

NAGUSIAK (1998koak eta zaharragoak). Lana; gai librean, 4 bertso edo 8 kopla, gutxienez.

SARIAK:

  • Lehen Hezkuntza: 1go saria 60€, 2.saria 40€ eta 3. saria 30€
  • DBH: 1go saria 100€, 2. saria 60€ eta 3. saria 40€
  • NAGUSIAK: 1go saria 250€, 2.saria 150€ eta 3. saria 100€

BALDINTZAK: Sariketa Deba eta Itziarko herritarrentzat antolatu da. Bertsoak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izango dira. Egileak neurria eta doinua aukeratu ahalko ditu baina doinua zein den adierazi beharko da. Bertso bakoitzari bere ordena zenbakia jarriko zaio.

LANAK BIDALTZEKO HELBIDEAK: Lanak posta elektronikoz bidaliko dira: dokumentu batean bertsoak, izenordearekin sinatuta; beste dokumentu batean, izenordearen atzean dagoen pertsonaren datuak: izena, helbidea, jaioturtea eta telefonoa. Posta arrunta erabilz gero, eta ahal bada, CD batean grabatuta bidaliko dira goian aipatutako dokumentu idatziak.

-Posta elektronikoak: euskara@deba.eus, koordinatzailea@zuhatza.com

-Posta arrunta: Debako Udala-euskara Saila. Portu kalea 1, 20820 Deba edo Zuhatza euskara elkartea. Ifar kalea 12, behea. 20820 Deba

LANAK ENTREGATZEKO EPEA: martxoak 27

SARI BANAKETA: apirilak 17, iluntzeko 7etan, Agirre jauregiko ispiluen gelan