Zuhaitz eguna ospatu zuten Luzaroko HH5eko eta LH4. mailako ikasleek

2023ko maiatzaren 2aZuhaitz eguna ospatu zuten Luzaroko HH5eko eta LH4. mailako ikasleek

Apirilaren 21ean, Zuhaitz eguna zela eta, Luzaro Ikastetxeko HH5eko eta LH 4. mailako ikasleek zuhaitz landaketa egin zuten. Orotara, gutxi gora behera, 80 ikaslek parte hartu zuten.

Erriberako basoa errekuperatzeko asmoz, Mutriku aldean dagoen jabari publikoan egin zuten landaketa, Casacampo inguruan.

Ekitaldiari hasiera emateko, hitzaldi txiki bat eman zitzaien ikasleei ingurunea zaintzearen eta ekintza beraren garrantzia azpimarratuz.

Guztira, 25 zuhaitz landatu ziren, eta horien artean, gurbitzak (Arbutus unedo), erramuak (Laurus nobilis), elorri zuriak (Crataegus monogyna) eta elorri beltzak (Prunus spinosa) izan ziren.

Horretarako ikasleek Udal brigadakoen laguntza izan zuten. Lehenik, taldeka jarri ziren adinez nagusienak eta txikienak tartekatuz, eta beharrezko materiala banatuta, lanari ekin zioten.

Eguzkia lagun, egun ederra pasa zuten bertan parte hartu zutenek. Askorentzat lehen aldia izan bazen ere, hurrengo batean errepikatzeko prest zeudela adierazi zuten.