Zuhaitzak ezagutzeko tailerra egin dute Luzaroko ikasleek

2021ko maiatzaren 28aZuhaitzak ezagutzeko tailerra egin dute Luzaroko ikasleek

Asteazken eta ostegunean Luzaro ikastetxeko ikasleak herriko berdeguneetan ikusi ahal izan ditugu. Taldeka aritu dira lanean hainbat zuhaitzei begira: enborraren azala, altuera, forma eta hostoak aztertzen, alegia. Udalak antolatutako Zuhaitzak ezagutzeko tailerrean parte hartu dute 5. mailako 3 geletako ikasleek.