Zuhatza Euskara Elkarteak sustatuta mintzodromoa egingo da abenduaren 2an

2021ko azaroaren 25a Zuhatza Euskara Elkarteak sustatuta mintzodromoa egingo da abenduaren 2an

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekimenez osatutako egitaraua antolatu du Zuhatza Euskara Elkarteak herrian, beste eragile batzuekin elkarlanean. Eta ekimen horien artean, aurten Mintzodromoa izeneko saioa ere egingo da, abenduaren 2an, 18:00etan Agirre Jauregiko Ispiluen gelan.