Zure etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailer praktikoa

2025ko irailaren 10aZure etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailer praktikoa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoaren bidez, Debako Udalarekin elkarlanean, ENERGIA ARGITU programaren baitan, zure etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailerra antolatu du, irailaren 23an, 18:30tan, Kultur Elkartean (J.M. Ostolaza Kalea, 12, Deba). 

Nahiz eta aldian-aldian berokuntza-sistema mota jakin bat "modan" jarri, egia esan, sistemarik eraginkorrena zein den jakiteko, hainbat alderdi aztertu behar dira: etxebizitza mota, jada instalatuta dauden aparatu edo hodiak, etxebizitzaren erabilera, etab. Helburua da herritarrak gaiari buruzko nozio argi batzuekin ateratzea eta berogailu-sistemei buruzko oinarrizko irizpideak izatea, merkatuko berrikuntzek eragindako erabakiak ez hartzeko etorkizunean.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, irailaren 22a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: 

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: energiabulegoa@gipuzkoa.eus

  • Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-303 (astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-17:00)

  • Informazio osagarria: www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/energia/energia-argitu

Energia Argitu da OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikoko Bulegoak bultzatzen duen jardueretako bat. Bulego hori Europar Batasuneko Next Generation EB funtsek finantzatzen dute, eta Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE) kudeatzen ditu, Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana betez.

Energia Argitu programaren helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da.