Debako Udalak 2014 udako Kultur gida atera du
2014ko ekainaren 18aUrte guztian zehar ekimen ugari egiten dira, kultur, kirol eta musika talde ezberdinek egiten duten lanari esker. Hala ere, Deba, kostako beste herri asko bezalaxe, eguzki izpiekin batera, berotzen hasten da eta kale giroa areagotzen eta horregatik, aurten, ekainetik irailera bitartean, uda giroan ohiko agendari bultzadatxo bat eman eta, hainbat talderekin elkarlanean, ku ur eta kirol ekimen ezberdinak antolatu ditugu, bertakoontzat eta gure herrira bisitan datozen guztientzat.